Logo
Hautes-Pyrénées MIT Primoti Freeline
Luz Ardiden Viajes el corte inglés Pinarello
foto de cabecera

ARAUDIA


IRATI XTREM BTT 2019 MARTXA ZIKLOTURISTAREN ARAUDIA
1- IRATI XTREM BTT Martxa Zikloturista 2019ko iraiiaren 21an ospatuko da. Otsagabitik (Nafarroa) aterako da goizeko 9.30etan.

2- Martxa 18 urtetik gorako zikloturista guztiei irekita egongo da, 2019 urteko federazio-lizentzia aurkeztea beharrezkoa izango da. Mendiko lizentzia onartzen da BTTaren luzapena badauka.Hau ez badaukazu, eguneko lizentzia ateratzea DERRIGORREZKOA izango da, soilik martxa egunerako balioko du.

3-Zenbaki-bilketa pertsonal eta besterenezina da. NANa eta Federazio-Lizentzia aurkeztea, eta baldintzak onartzen dituen orria sinatzea BEHARREZKOAK izango dira. NANa edo nortasuna egiaztatzen duen dokumenturik ez bada aurkezten, ez da zenbakia emango. 

4- Izena ematea pertsonal eta besterenezina da. Edozein aldaketa Antolakutzaren onarpena beharko du.

5- Ezin da zenbaki gabeko parte hartzailerik egon.

6- Probaren zati batzuk errepideak erabiltzen ditu. Hauetan, antolatzaileek gaur egungo trafiko arauen arabera lan egiten dute. Parte hartzaileek indarrean diren Zirkulazio-Kodearen arauak bete beharko dituzte, gerta daitezkeen arau-hausteak haien gain hartuko dituzte.

7- Kaskoaren erabilera derrigorrezkoa da.

8- Egon daitekeen edozein istripua antolatzaileek ez dute haien gain hartuko, lizentziak berak dauzkan seguruek parte hartzailea babestu behar dute, martxan zehar parte hartzaileak sor ditzakeen zorrak edota gastuak ere ez dituzte antolatzaileek babestuko, ezta txirrindulek edo ekipamenduak galtze edo matxurarik badute ere.

9- Antolatzaileek proban zehar laguntza mekanikoa eskainiko dute ibilbidearen puntu ezberdinetan. Matxura kasuan, zerbitzua dohainik izango da, baina piezak parte hartzaileak berak ordaindu beharko ditu.

10- Proba errepideetatik dabilenean trafikoa irikia izango da. Irekitze-ibilgailua egoteak ez du esan nahi trafikoa gelditu behar dela, seinaleztapena baino ez da.

11- Antolatzaileek, zergatiren batek behartzen badu, aldaketa egokiak egiteko eskubidea daukate.

12- Martxa irekitzen duen ibilgailu edo bizikleta ezingo da aurreratu. Norbaitek egiten badu, zuzenean IRATI XTREM BTT utzi beharko du, bere zenbakia antolatzaile bati eman eta bere ardurapean bere bidetik jarraituko du.

13- Segurtasun-neurriengatik ibilbidearen tarte batzuetan parte hartzaileen abiadura kontrolatuta egon daiteke, horretarako antolatzaileen ibilgailuak erabiliko dira. Kasu hauetan, hauek esandakoa bete behar da.

14- Edozein momentuan, antolatzaileek martxa neutralizatzeko eta bertan egon daitekeen edozein gertakari konpontzeko eskubidea daukate.

15- Ezinbesteak behartuta martxa bertan behera gelditzen bada, antolatzaileek ez dute izen-ematearen dirua itzuliko, baina opari guztiak banatuko dira eta ordaindutako fiantzak itzuliko dira, zehaztuko diren ordu, toki eta datetan. Ez da bidalketa pertsonalik egingo. Kasu hipotetiko honetan, martxa bertan behera geldituko da hurrengo denboraldira arte.

16- Aurretik inskripzioa ordainduta martxara aurkezten ez diren partehartzaileei ez zaie dirurik bueltatuko ez oparirik emango.

17- Martxan izen-emateak araudi hau onartzea eta bertan egon daitekeen edozein kaltetik sortutako antolatzaileen kontrako eskubideei uko egitea suposatzen du.

18- Partehartzaileak izen ematean bere irudia antolakuntzari modo esklusiboan utziko dio, honek bakarrik argazkiak atera eta aurrerago erabili ditzakelarik, beste medioei uzten edo salgai jartzen.

19- IRATI XTREM BTT MARTXA BERDEA da, beraz, Bideko Segurtasuna eta Ingurumena errespetatzen ditu.

20- IRATI XTREM BTT inguru natural berezi batean ospatzen da, beraz, partaideek ingurumena zainduko beharko dute.

Parte hartzaile guztiek ondokoa bete behar dute:
- Herri-bideetan egongo diren gainontzeko erabiltzaileak errespetatzea, arrisku egoerak ez sortzea. Bizikletara igotzeak suposatuko duen arriskuaz jabetzea eta arintzeko bideko segurtasun neurriak errespetatzea. Beti hezieraz, arduraz eta errespetuz jokatzea.
-Naturan gozatzea. Sintonia osoz ingurumenarekin bizitzea, bere arreta eta errespetua sustatuz. Ingurumenean inolako hondatzerik sortu gabe kirola praktikatzea.
-Mendi errepide eta bideak ondo erabiltzea. Ez zikintzea, ez hondatzea. Ibilbidean biodegradagarriak ez diren hondakinak ez ustea. Inguru garbia mantentzea.


Gora

IRATI XTREM 2020
128 kilometro · 8 mendate · 3600 metro igoera · 1390 puntuko gogortasuna (C.D.E.). 14. EDIZIOA
2020ko EKAINAK 13
LARRA LARRAU 2020
Denboraldiko azken haundia. Errepide bizikleta urte gogor baten ostean, urteari amaiera eman diezaiokezu denboraldiko azken Handiarekin. LARRA-LARRAU 27. edizioa
2020Ko IRAILAK 12
Irati Xtrem PRO
Txirrindulari profesional batzuk egun batzuk geroago 1500 baino txirrindulari gehiagok egingo duten ibilbide bera egiten
IRATI XTREM BTT 2020
Erronka berri bat, abentura berri bat. XTREM ibilbide bat IRATIko basoan barrena sartzeko eta ezagutzeko. 5. EDIZIOA
2020ko Irailak 19
Irati Xtrem Txiki
ZIKLOTURISMOA ETAPATAN
MALLORCA (6 etapak)
DOLOMITAS (6 etapak)
ALPES (6 etapak)
PIRINEOS (7 etapak)
Itxasotik itxasora
TOURRERA INOIZ JOANGO EZ DIRENEN TOURRA
Irati Xtrem Virtual
Sentitu ezazu IRATI XTREMn gogortasuna eta edertasuna etxetik. Zure rodiloarekin sentitu ahal izango duzu IRATIn aurkituko duzuna.
Larrau eta Errozate online esperoan dituzu!!
Eta iGrupettorekin laguntzarekin KDD birtualak egin ahal izango dituzu zure lagunekin IRATI XTREM ONLINE


Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información