e-RATI XTREM
IRATI XTREM bizikleta elektrikoaz egin dezakezu orain! Zatoz eRATI XTREMera!
Kontuan izan beharko duzu:
-
Zure bateriaren iraupena. Irati Xtrem gogorra da eta motore elektrikoarekin ez da nahikoa izango, zuk ere indar egin beharko duzu, eta asko gainera. Ez pentsa bizikleta elektrikoan egiteagatik paseotxo bat izango denik, zure hankek behar dena ez badute ematen, ziur asko zure bateriak ez du ibilbide guztia iraungo.
-
Crono Larraun parte hartzen duzutenen denborak publikatuko ditugu baina EZ sailkapenak.